XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- Osakera. Diru-ezarketarako Laguntza-Egitarauaren Batzorde Eragilea guztira hamabi batzordekidek osatuko dute Eusko Jaurlaritzaren eta hiru Kondaira-Lurraldeetako Foru-Aldundien ordezkaritzan.

Industria eta Merkataritza-Saileko Sailburuak izendatutako batzordekide bat izango du buru.

Gainerantzeko kideak honela izendatuko dira: - Bost kide Industria eta Merkataritza-Sailburuak.

- Bi kide Foru-Aldundietako bakoitzak.

- Idazkari bat, hizpidedun eta hautespiderik gabe, Industria eta Merkataritza-Saileko herri-lanari izango dena.

2.- Iharduera. Erabakiak bertaratutako Batzordekide hizpidedun eta hautespidedunen gehiengoz hartuko dira, berdinketa balego, Lehendakariaren botu ebazleak erabakiko du.

Dekretu honetan eta bere garapen-arauetan Administrazio-Ihardunbidearen Legean Elkarreango Ihardute-Sailen Iharduera-Jaurbidean ezarritakoari helduko zaio.

3.- Erabakiak. Diru-Ezarketarako Laguntza-Egitarauaren Batzorde Eragilearen Erabakiek laguntzak emateko erizpideak ezarriko dituzte, diruz lagun daitekeen diru-ezarketa, erabiliko dira korrituak, beraien zenbatekoa eta eman edo ukatzeko baldintzak zehaztuko direlarik.

4.- Erabakia. Akordio guztiak dagokion Ihardute-Sailak emandako erabaki bidez gauzatuko dira.

Aipatutako Erabakia, Diru-Ezarketarako Laguntza-Egitarauaren Batzorde Eragilearen emateko erizpideak ezarriz gauzatuko da.

Gauzatzea Foru-Aldundiei dagokien Erabakiak, beti ere, bere Kondaira Lurraldeetan kokatu eta itzuli beharrik ez duten diru-laguntzak lor ditzaten diru-ezarketa egitamuei eragin beharko diete.

5.- Ordainbeharren aitorpena. Diru-laguntza ordaindu beharrari dagokion aitorpena tartean dauden Erakundeek egingo dute, diru-ezarketok egin direla agiri bidez egiaztatu eta Industria eta Merkataritza-Sailak erabakitako ihardute-sailek egindako ikuskaritza egin ondoren.

Diru-laguntzak dagozkien aurrekontu-maileguen kontura emango dira araudi-bidez ezarriko den ihardunbide eta aurrekontuetako egozpen-erizpideen arabera.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Berdinketa-Kontu bat zabalduko du, eta beraren bidez berdinduko dira Foru eta Euskal Herri osorako Erakunde bakoitzak ordaindu beharreko eta benetan ordaindutako kopuruen arteko aldeko eta aurkako desberdintasunak.

18. atala.- Hartzaileak Erabakian eta gainontzeko arau erabilgarrietan jasotako baldintzetatik edozein betetzeri uko egingo balio, emandako diru-laguntzak dagozkion Erakundeko Diruzaintza Orokorrari igorri beharra ezartzen da, epea gehienez bi hilabetekoa izango delarik eta aurrera eraman daitezen beste ekintza batzuren kaltetan gabe.

Aipatutako kopuruak herri-sarreratzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.